36. FOLKLORE BIZIAN JAIALDIA

Bueltan da urteroko Folklore Bizian jaialdia! Aurtengo saioak honako hauek izango dira:

KTF RADHA SARISHA (INDONESIA)

Indonesiako errepublika artxipelago bat da, Asiako hego-ekialdearen eta Australiaren eta Indiako eta Pazifikoko ozeanoen arteko elkargunearen artean kokatua. 17.000 uhartek baino gehiagok osatzen dute, eta horietatik 6.000etan jendea bizi da. Ekuatorearen gainean dagoenez, herrialde honek klima tropikala du batez ere.

Irla handienak Java, Sumatra, Borneo, Mendebaldeko Ginea Berria eta Celebes dira. Artxipelagoko erdigunean dagoen uhartea Java da, eta Indonesiako hiriburu den “Yakarta” han bertan dago kokatuta. Handik dator “KTF Radha Sarisha” taldea, Yakartako gizarte eta politika zientzietako unibertsitatetik.

Indonesia kultura-tradizio bizi ugari dituen herrialdea da gaur egun; esate baterako, “Gamelan” izeneko perkusio metalikoko instrumentu-multzoa, irlako musikarik famatuenetariko bat da.

Tradizio folklorikoa uharteetan bizi diren talde etniko eta erlijiosoen dantza eta musikarekin identifikatzen da. Balin, adibidez, “Gamellon”-ak mendeak zeramatzan tenplu eta kultuetan. Javan, aldiz, gorte errealetarako gordetzen zen. Gaur egun, oraindik ere, multzo horiei “Yogyakarta” deitzen zaie, “edertasunerako gonbit beneragarria” esan nahi duena, eta dantza sakratuei laguntzen diete: “Bedaya Semang” eta “Ketawang”.

Indonesian dantzatzea, Ekialdearen zatirik handienean bezala, gurtza erlijiosotzat jotzen da. “KTF Radha Sarisha” talde folklorikoak, bere “Gamellon”-ari esker, instrumentu tipiko eta ahots ugariz osatutako zortzi musikarik, dantzariekin elkartuta, Ekialdeko dantza ederrekin amesteko aukera ekarriko digu.

DOINA TIMISULUI (RUMANIA)

Errumaniako hiri modernoenean ere, basoetako soilguneetan entzundako baladen eta haranetako dantzen nostalgia mantendu dira herriaren bihotzean. Sentimendu horri errumaniarrek DOINA deitzen diote. Timisoarako gazteek antzinako doinuak gordetzen dituzte ariman, eta sarritan, Banatoko arbasoen herrixketara itzultzea balitz bezala, eszenatokian sentimendu horiek birsortzea erabaki dute.

Taldeko ikuskizunetan doinu zaharrak ezagutarazten dira, baita melodia sutsua duten erritu-dantza ezberdinak ere, erritmo anitz eta biziekin, askotan elkarri lotuak. Baina baita Errumaniako herriaren arimaren ezaugarri diren baikortasuna eta bizitzeko poza adierazten duten abesti sortu berriak ere.

Ikuskizunen kalitate artistiko handiak, abestien eta dantzen benetakotasunak eta agertokian aurkeztutako ohiturek taldearen izena denbora gutxian ezagutaraztea eragin dute, bai herrialdean bertan, bai atzerrian.

VIVA CHIHUAHUA (MEXIKO)

Folclórico Viva Chihuahua taldea 2004an jaio zen, Ciudad Juarezen (Chihuahua, Mexiko), Adrián De la Rosa irakaslearen zuzendaritzapean.

Hasieratik tokiko, nazioarteko eta mundu mailako agertokietan ibili zen, kalitate handiko ikuskizunak eskainiz. Esaterako, herrialde mailan Chihuahua estatua ordezkatu zuen San Miguel de Alende hiriko dantza indigenen jaialdian.

Mundu mailan berriz, Mexiko herrialdea ordezkatzeko ohorea izan zuen, 2022. urtean Europatik egindako biran.

Talde honen musikari eta dantzariek, kalitate handizkoak izateaz gain, Mexiko herrialdearen folklorea modurik tradizionalean eta hutsean plazaratzen dute.

CRANE PERFORMERS (UGANDA)

Entebbe-n (Kampala), Ugandako hiriburuan, musika baten oinarriak eta oihartzunak aurki daitezke non soinu berri horiek harritzekoak diren tradizioz beteriko herri honetan. Geroago sortutako musika-tresna
berriei, non «tam-tam» oihartzuna erruz aberastu zen, gertuko nazioen mugimenduak, musikak eta erritmoak gehitzen zaizkie.

Lastozko kapelen azpian, Crane Performers folklore taldearen musikariek beren instrumentuen soinuekin liluratzen dute giroa. Zurezko txirulak, kobrez edo azalez estalitako danbor handiak, era guztietako xilofonoak edo haridun instrumentuak, tronpa baten antzekoak, dantza-taldean dantzarako beharrezko giroa sortarazten dute.

Ugandarrak ez dio uko egiten iratze zuhaixken espazioetan oinarritutako poesia eta tradizioa mantentzeari, non oihaneko bideek betiereko elurretatik hurbil daramaten. Ilargiaren mendietan sartzen da, non, gau berdean, loreek kaputxak daramatzatela ematen duen, bai eta zuhaitz erraldoien babesean daudela ere. Horregatik esaten da ugandarrek euria egiten dutela.

« Perla del Imperio británico » según Winston CHURCHILL, y llamado « el jardín de África» por los misioneros, Uganda es desde 1962, un estado independiente.

OTRORA (COLOMBIA)

OTRORA beste garai batzuk, iraganeko garaiak, iraganeko tradizioak, baina oraindik existitzen direnak adierazteko erabiltzen den hitza da. Beste garai batzuk eta oraingoa: OTRORA”.

Taldea honek Tunja hirian dauka jatorria, Boyacá-ko eskualdean. Helburu nagusi argiak ditu talde honek: Colombiako eta bereziki Boyacá eskualdeko jatorrizko tradizioak ikertzea eta plazaratzea.

Talde honetan adin guztietako pertsonek hartzen dute parte, haurrak, gazteak, helduak eta nagusiak, baina denok daukate helburu bat komunean: Colombiako kultura aberastasuna mantentzea eta zabaltzea. Ikerketari esker herrialde honetako dantza, musika, abestiak, musika instrumentoak, janzkera etab ezagutaraztea eta urteetan zehar mantentzea dute helburu, beren herriaren identitatea eta edertasuna aurkezten dutelako

Los comentarios están cerrados.