MUSIKA BIZIAN 2022

Urriak 28 eta 29an ESTATURIK GABEKO HERRIALDEEN MUSIKA JAIALDIAren zortzigarren edizioa ospatuko dogu. Bertara Galiza, Transilvania, Groenlandia eta Euskal Herriko taldeak etorriko dira bakoitzak bere herrialdeko doinuak eta nortasuna ezagutarazteko.

Aurreko edizioen moduan, Kataluniako, Sardiniako, Gaskoinako, Galizako eta Euskal Herriko luthierren azoka izango dogu zapatu goiza animatzen eta eurek landutako instrumentu zein lanak erakusten. Instrumentuak erakusteaz gain jotzen ere arituko dira horretarako prestatutako eszenatoki batean.

Kontzertuak girotzeko TABERNA IBILTARIA-ko lagunak izango doguz ostiralean euren kantu herrikoiez alaitzen karpa ingurua eta zapatuan, aldiz, ELEKTROKELA sakanarrak izango dira gurean



 Aurtengo egitaraua honako hau izan da:



Urriak 28, barikua:

XABIER DIAZ & ADUFEIRAS DE SALITRE (Galiza)

NIKO ETXART ETA HAPA-HAPA (Euskal Herria)



Urriak 29, zapatua:

FANFARA TRANSILVANIA (Transilvania)

NANOOK (Groenlandia)

LIHER(Euskal Herria)

Los comentarios están cerrados.