2003an sortua, folklore talde honek jaialdi ugaritan ordezkatu du Ekuador (Txekia, Peru, Venezuela, Brasil, Kuba, Argentina, Mexiko, Nikaragua, Frantzia, Belgika, etab.). Elkarte honen nahia da amerikar kontinenteko zibilizaziorik aktiboenetako bat izan zuen lurralde hartako ahalik eta informazio, janzkera, tresna, musika eta dantza gehien biltzea, Ekuadorreko benetako nortasuna erakutsiz. Taldeak herrialdeko eskualde guztietako musika eta dantzak aurkezten ditu, afrikar jatorrikoek populatu zuten Pazifikoko kostaldetik, inken santutegia den Amazoniako oihaneraino. Horrela, dantza batzuek bertako inkak gogorarazten dituzten artean, kostaldeko dantza batzuetan beltzen eragina nabari da eta, besteetan, espainiar konkistarena ere. Ikuskizunean denetarik ikus daiteke: jatorri erlijiosoa duten jaiak («Corpus Christi»), inken merkatuak, inauteri desberdinak, eguzkia ardatz duten erritual paganoak, etab. Eta ospakizun hauek «chicha»k laguntzen ditu, indioek bizitzako gertakari handiak agurtzeko erabiltzen duten arto- garagardoak.