Jaialdiko laugarren edizioa urriaren 27an eta 28an ospatuko da. Aurten lehenengoz Ameriketatik eta bereziki Quebec-etik datorren talde bat dakargu, honetaz gozatzeaz aparte, Sardiniako, Galeseko eta Euskal Herriko doinuak eta letrak entzuteko aukera izango da Iturrondoko plazan jarriko den karpa handi batean. Kale animazioa ere izango da bi egunetan zehar. Horrez gain, instrumentu tradizionalak ikusteko eta jotzeko aukera izango da ere.
TALDEAK
Urriak 27, barikua:
YVES LAMBERT TRIO (Quebec)
HUNTZA (Euskal Herria)
Urriak 28, zapatua:
FANTAFOLK (Sardinia)
CALAN (Gales)
HESIAN (Euskal Herria)
TAILERRAK ETA ERAKUSKETAK
Urriak 28, zapatua:
-Euskal musika tresna tradizionalen erakusketa.
-Kale animazioa.
-Luthier azoka (Koldo Telleria gonbidatu berezia).
-Instrumentu tailerra.