MUSIKA BIZIAN

Aurten “Musika Bizian” musika jaialdia urriaren 30ean eta 31an ospatuko da. Euskal Herriko doinuak gozatzeaz aparte, Ipar Irlandako eta Bretainiako doinuak eta letrak entzuteko aukera izango da Iturrondoko plazan jarriko den karpa handi batean. Kale animazioa ere izango da bi egunetan zehar. Horretaz aparte, instrumentu tradizionalak ikusteko eta ukitzeko aukera izango da ere.

KONTZERTUAK

  • 2015eko urriaren 30ean, ostirala, Riobó (Galizia) eta Kepa Junkera+7 sorginak (Euskal Herria) taldeak gaueko 9:30etatk aurrera arituko dira.
  • 2015eko urriaren 31an, larunbatean, Stetrice (Bretainia), Brian Finnegan (Ipar Irlanda) eta Gozategi (Euskal Herria) taldeak, ordu berdinean hasita.

Bi egunetako kontzertuetarako sarrerak dohainik izango dira.

Jaialdi honetan ez dira bakarrik kontzertu eta musika emanaldiak egingo. Azoka eta tailerrak be egongo dira.

Urriaren 31ako goiza euskal musika tresna tradizionalen inguruko erakusketa batekin osatuko da luthier azoka eta instrumentu tailerra egonik musika-tresnen egitura, azalpena eta argazkiak plazaratuz ikuspuntu didaktikoagoa lortuz.

Horretaz gain, ekarritako herrialde desberdinekin mahai ingurua egingo da, herrialde bakoitzeko historia, bizi izandako istorioak eta gaur egungo egoera ezagutzeko asmoz.

TALDEAK

Riobó (Galizia)

Begoña Riobó musika tradizionalaren munduan proiekzio handiko biolin jolea da. Carlos Nuñez, Cristina Seivane, Anxo Lorenzo eta Sondeseu taldeetako kidea izan ondoren, Riobó proiektuarekin buru eta biolin jole gisa folklorearen eskenara gogotsu abiatu da. Begoñarekin batera, Galiziako folklorearen munduan ohikoak diren lau musiko arrakastatsu osatzen dute taldea. Fernando Barroso (gitarra), Marcos Campos (gaita, soinua eta txirulak), Xosé Liz (bouzoukia), eta Fernando Pérez (txirulak eta rekinta).

Kepa Junkera eta 7 sorginak (Euskal Herria)

Kepa Junkera, gaur egun mundu mailan trikitilaririk  ospetsuena da. 11 urterekin hasi zen soinu txikia jotzen, aititek panderorako eta amak euskal dantzetarako zuten zaletasunari erantzunez.

Kepa Junkeraren azkeneko lanarekin, bere ibilbide profesionalaren 35 urteak ospatzen ditu. Trikitixaren mundua omendu nahi du musikari bilbotarraren proiektu berriak. Disko-liburu bat da eta “Trikitixaren historia txiki bat” du izenburu. Kantu propioak sortu eta pieza tradizionalak moldatu ditu Junkerak, eta Sorginak taldeko abeslari eta pandero jotzaileekin grabatu ditu. Proiektu honetan bere ohiko musika nahasketari uko egin gabe, musika tradizionala eta jatorrizkoa eskaintzen du eta trikitiaren musikaren eta Kepa Junkeraren bizipen pertsonalen inguruan egindako bidaiaren lan emozionala da.

Stetrice (Bretainia)

1994 urtean Bretainian sortutako folk talde bat da. Jatorriz bikote batek osaturikoa zen, baina denbora pasa ahala boskotean bihurtu zen gaur egun formatu hori mantenduz. Stetrice-k munduan zehar Bretainiako folk musika zabaltzen aritu ondoren 2005 urtean hauen erroetara itzuli ziren taldea berritzeko intentzioarekin. Horrela, bikotea mantenduz beste hiru lagunekin (Frédéric Perroux, Melanie Mathieu eta Goron Lebot) taldea itxi zuten honeri folk/rock/celtic kutsua emanez, non musika tradizionalari energia handiko rock estiloko dosia ematen dioten, erroei loturiko musika oinarri gisa mantenduz.

Brian Finnegan Band (Ipar Irlanda)

Brian Finnegan, Ipar Irlandako Armagh herriko flauta eta whistle jolea da. Esan daiteke arrakasta handiena 2008 urtean desagerturiko “Flook” taldearekin lortu zuela, solista moduan hainbat lan argitaratu arren. Hortik aurrera eta buru gisa “Brian Finnegan Band”-arekin eta beste talde batzuetan musika egiten jarraitu du irakasle lanarekin tartekatuz.

Gozategi (Euskal Herria)

Gozategi euskal musika taldea da, 1990eko hamarkadan trikitixa doinuekin Euskal Herrian arrakasta handia lortu zuena. Asier Gozategik eta Ainhoa Gozategik anai-arrebek eta beste kide bat osatzen zuten taldea.

1991. urtean hasi ziren erromeriak eskaintzen, “Gozategi Anai-arrebak” izenarekin, geroago “Gozategi” bihurtu ziren. Arin-arin, fandango eta porrusaldez gain, tex-mex, cumbia eta maitasunezko baladak sartu zituen Gozategik bere lanetan.

KALE ANIMAZIOA

Jaialdia ez da eszenatokitara bakarrik mugatuko, Galdakaoko Udal Banda eta Betijai fanfarria ere izango ditugu gure kaleak animatzen asteburu honetan zehar!

Los comentarios están cerrados.