Aurtengo Folklore Bizian jaialdia garagarrilaren 23tik 28ra bitartean ospatuko dogu eta bertara Kubako "Camagua" talde folklorikoa eta Swazilandiako "Pelepele" talde folklorikoa etorriko dira.
Dantza taldeok ikusi nahi izanez gero ondoko egunetan eta lekuetan egongo dira:
- Garagarrilaren 23an Arrigorriagan
- Garagarrilaren 24ean Galdakaon
- Garagarrilaren 25ean Galdakaon
- Garagarrilaren 26ean Usansolon
- Garagarrilaren 27an Gernikan
- Garagarrilaren 28an Sopelanan
Hemen talde bakoitzari buruzko informazino apur bat:
“CAMAGUA” TALDE FOLKLORIKOA (KUBA)
Kubako gauzarik erakargarriena kubatarrak dira, izaera maitagarriko herria, baina, aldi berean, barroko eta tropikala, krioilo eta afrikarra; diruzaletasuna piztu eban uharte ikaragarria.
Haran batzuk izan arren, orokorrean, laua da bere osotasunean eta ezaugarri honek eskualdeen trukea errazten dau, bertako klimak laborantza tropikala eta balnearioen turismoa sustatuz. Azukre-kanabera erraztasunez zabaltzen da zelai lauen lur sakon eta emonkorren artean. Mendebaldeak uhartearen ingurumari ederrenak eskaintzen dauz eta tabakoaren kulturara guztiz lotuta dago. Lautada honeetan “bohíos” izenekoak bizi dira nekazarien etxe tradizionaletan. Familia honeek tabakorritik bizi dira eta palmera ostoekaz eginiko etxeetan “casas de tabaco” deritzonetan lehortzen dabe tabakorria.
Hamaika milioi biztanleen bi herenak europako kolonoen ondorengoak dira, batez be, espainiar kolonoenak, afrikarrenak, karibetarrenak edo mestizoenak.
Fernando Medrano Vireyak zuzentzen dauan “Camagua” talde folklorikoagaz Kubaren bihotzera joko dogu non aberastasun musikal eta folklorikoa aurkituko dogun. “Maraguan” talde folklorikotik datorren ballet honek tradizio karibetarretatik bidaiatzea dau helburu.
Ikuskizuna kuadro dinamikoen segida da non “Cubanismoa” aurkituko dogun, herriko tradiziorik zaharrenak eta originalenak gogora ekarriko deuskuzana. “Por los campos de mi Cuba”-k XVIII. mendeko nekazaritza eremuen dantzak erakutsiko deuskuz. “Caribe soy”-k Karibeko herriek kubako tradizioetan daben eragina islatzen dau eta jamaikar musika eta dantzak erritmoa emoten deutse ikuskizun honi.
“Homenaje” ballet-agaz uzta-biltzaile frantsesak eta euren esklabuak XVIII. mendean lehorreratu ziraneko garaietara bueltatuko gara. Bizitzeko arte dotorea eben eta dantzak garrantzi handia izan eban. Aretoetan ugazaba aberatsek “menuets” eta “rigodons” dantzatzen eben eta esklabuek be parte hartzen eben dantza honeetan “menuet”-a danborren erritmora dantzatuz. Testu inguru honetan sortu ziran “fiestas de tumba francesa”. Dantzak euren antzinako itxura mantendu eben. Esate baterako, “minué” izena “patua francés-criollo” hizkuntzan “menuet”-etik dator. Ikusi daikegunez, berba batzuk bizirik iraun dabe.
Azkenik, “Congos trinitariosk”-ek “Makuta” edo “Palo” moduko dantzak biltzen dauz, Trinidad eskualdekoak. Abesti eta dantzek bizirik daragoioen iraganaren kontakizunak kontatzen dabez.
Bertako biztanleek liluratzeko eta txunditzeko daukien gaitasun eta irribarreagaitik, Kuba uharteak, irrikaz aurkituko dogun, bere bizitzeko era lasaia, afro-latindar xarma eta gain behera etorritako edertasuna mantentzen dau.
“PELEPELE” TALDE FOLKLORIKOA (SWAZILAND)
Swaziland Afrika Australean dagoan herrialde txikia da Afrikaren hegoaldean kokatua eta mendebaldetik Mozanbikek inguratua. Herrialde honek eta bertako biztanleek izen hau hartzen dabe XIX. mendean MSWATI II-a erregea bertan nagusi izan zalako. Berrehun kilometro dagoz iparraldetik hegoaldera eta ehun eta hogeita hamar, barriz, ekialdetik mendebaldera. Herrialdearen mendebaldea, “Veld alto” deitua, menditsua izanik ekialderaino jaisten da, “Veld bajo”-raino, non sabana urraburua dan nagusi. Lebombo mendiek altuera emoten deutsie Veld bajo-ri, aldi berean, Monzabikegaz muga eginaz. Itsasorantzako sarbide barik, Swaziland-ek era askotako ingurumariak eskaintzen deuskuz: mendiak, sabanak eta iparrekialdean oihan tropikalak. Hainbat errekek zeharkatzen dabe lurraldea Monzanbikera heldu eta ozeano indikoan itsasoratu aurretik. Bere punturik gorenena Emlembe mendia da, herrialdearen iparrekialdean kokatua eta Piggs Peak-etik hurbil.
Antzinako kolonia britainiar honen independentzia 1968ko irailaren 6an adostu zan. Ordutik hona, Swaziland-eko bizitza politikoa frente bik osatzen dabe: alde batetik, erregimen demokratiko baten aldekoak eta, bestetik, monarkia absolutuaren aldekoak, Afrika baltzeko azkena dana. Talde politikoak “asoziazio” legez hartzen dabez eta gorte gorenak ez daukie botererik monarkiagaz zerikusia daben auziak epaitzeko. 95.000 biztanlegaz, Mbabane hiriburua lurraldeko hiririk handiena da. Biztanleen %90 swazi-ak dira, Baotou herritarrak, Afrika hegoaldeko Zoulous-ekaz antz handia dabenak.
2003an Larry Mhlangak sortzen dauan “PelePelek” talde folklorikoak hainbat arte forma batzen dauz, euren artean, dantza, musika, antzerkia eta zinea narbarmentzen diralarik. Hogei eta hamar dantzari, abeslari, musikari eta bertako perkusio jolez osatzen da eta bakarra da herrialde honetan. Larry Mhlanga dantzari, koreografo, perkusiogile, aktore, zine zuzendari eta produktore oso ezaguna da bere lanaren kalitate, motibazio, hezkuntza eta artisten garapenagaitik.
Taldeak dantza koloretsu eta ahots ikaragarriez gain, euren eguneroko bizitza eta kultura bakarra islatzen dabezan abestiak idatzi eta dantzak sortzeko gaitasuna dau. Horregaitik, hainbat arrazetako publikoak baloratzen dau euren lana. Zoulous instrumento tradizionalen nahasketak, besteak beste, mbira, sitolotolo, marimba, makhoyane eta beste afrikar estiloko instrumentuak, djembre danborrak, ngoma danborrak eta perkuzioek musika eta doinu paregabeak sortzen dauz.
Talde honek, lehenengo eta behin, bere musika eta dantzek garapenean dagoan lurralde baten ondare kulturala osatzea nahi dabe eta txiroen, umerzurtzen, aktibista kulturalen eta laguntzarik ez dabenen bozermaialea izan. Itxaropen mezu bat daroe holan laburtu daitekeena: “gaur jardun geure kultura mantentzeko, gure etorkizuna babesteko helburuaz”. Taldearen ikuskizuna “injabulo Africa” edo, literalki, “zorionak Afrikan” deitua, pasioz eta poztasunez dantzatzen da. Artisten ahotsek eta dantzek natura, ura, haizea, sua, lurra eta bertako animalia guztien izaera islatzen dabe.
“Pelepele” talde folklorikoak Swaziland eta Afrika osora garoaz.