BALINGENEKO TALDEA JATORKU EUSKAL HERRIRA

Iazko maiatzean gure taldea Alemaniako Balingen herrian egon zan bertako Frommern Schwäbischer Albverein talde folklorikoak ospatzen duen Volkstanzfestival jaialdian.

Bertan egin euskuen harrera ona eta izandako harreman onak direla-ta, aurten gure herrira gonbidatu doguz euren dantza, musika eta kultura erakusteko eta talde bion arteko harremana indartzeko asmoz. Halan ba, irailaren 2tik 7ra bertan izango doguz Bizkaiko herri desbardinetan saioak eginez:

Irailaren 4ean Iurretako Aita San Migel plazan egingo dabe dantza arrastiko 20:00etan.
Irailaren 5ean Bilboko Guggenheim museoan 20 minutuko saioa egingo dabe eguerdiko 12:00etan eta arrastien Galdakaoko Torrezabal kultur etxean egongo dira 20:00etan.
Irailaren 6ean Arrastiko 19:30etan Lezamako jaietan ikusi ahal izango doguz.

Los comentarios están cerrados.