Euskal Herrian dantzak beti izan du protagonismo berezi bat eta horregatik dantzarako izan dan musikak dantzaren araberako eboluzioa izan du. Horrela, gutxi eboluzionatutako dantzetan edota arkaikoenetan erritmo bereziak (5/8 etab.) eta orkesta mota guztiz sinpleak (musikari bakar batek jotako txistua eta danbolina adibidez) aurkitzen ditugu. Alderantziz, gehiago sozializatutako dantzetan eboluzioa zabalagoa izanik erritmo eta musikak ere Europan orokorragoak izan direnen motakoak dira, baita orkestak ere (pistoidun orkesta deritzona adibidez) konplexuagoak direlarik. Aipatutakoen orkesta motaz gain beste zenbait ere kontserbatu ditugu dantzarako; sinpelak batzuk: Alboka eta panderoa, Dultziña eta atabala, Trikitrixa eta panderoa. Bizkaia eta Gipuzkoan; Xirula eta ttun-ttuna Xiberoan. konplexuagoak beste batzuk: Dultzaina edo Gaita bikotea eta atabala Araba eta Nafarroan, Txistu eta danbolinen bandak Gipuzkoan etab. Bitartean, eta denboraren eboluzioaren arabera, Arrabita, Akordeoia, Xirularrua eta beste batzuk ere erabili ohi izan dira.