Transmisioa.
Sarritan idealizatzen den aspaldiko Euskal Herrian, musika, kantua eta dantzak, gure herrietako bizimoduaren atal garrantzitsua ziren, lehen mailako kultur adierazpide bat eta giza harremanak bideratzeko modu nagusienetariko bat zirelarik. Dantzaren izaera sozialaz definitua agertzen zen ingurugiro honetan, transmisioa edo ikasketa prozesuak ez zituen behar gaur egun ezagutzen diren irakasbide egituratu eta antolatuak. Musika eta dantza familian, etxean, auzoan, kalean, lagun artean eta erromerietan ahoz aho irakasten eta ikasten zen.
Egungo gizartean aldiz, transmisio bide hau erabat aldatu da, dantzaren transmisioa beste bide eta baliabide batzuetatik joz. Egoera honen aurrean, galtzear dauden dantza molde eta estilo tradizional desberdinak ikertu, analizatu eta ikasi ahal izateko, dantza maisuengana joatea funtsezko edo ezinbesteko bidea bihurtu da. Izan ere, etorkizunera begira, gure zaharrek beraien gogoetan gordeta dituzten altxor kultural horiek bildu eta belaunaldi berriei transmititzen saiatzen da Andra Mari Dantza Taldea. Horretarako, hainbat esparru jorratzen dihardu talde honek aipatu transmisioa gauzatzeko:
- Taldearen beraren saioen bidez. Hau da, bai talde "nagusian", zein "txikien" taldean, urtez urte bildutako dantzak eta doinuak, burutzen diren asteroko saioen transmisioarekin (beti ere bide pedagogikoei arreta handia eskainiz).
- Galdakaoko herrian antolatu eta burutzen diren dantza ikastaro desberdinen transmisioarekin (gero erromeri eta jai ezberdinetan praktikatzeko asmoz, hau da, ikasitakoa modu "natural" batetan kaleratzeko asmoz).
- Galdakaoko ikastetxeekin eta udaletxearekin elkar lanean, herriko umeei tradiziozko euskal dantza, doinu eta dantza-joko desberdinen transmisioarekin.
- Gaur egun, eta ahal den eta jende gehienari heltzeko asmoz, burutzen ari den dantza batzuei buruzko liburu eta DVD interaktibo baten bidezko transmisioarekin.
Guzti honekin, taldeak ez du Euskal Herriko ohitura zaharrak biltzen eta aztertzen bakarrik; ikertu, ikasi eta ahal duen eta jende gehienari transmititzen saiatzen da. Horretarako, gaur egun agertzen diren baliabide eta teknologi berrietaz baliatzen delarik. Azken finean, gure dantzak, doinuak eta musika desberdinak elkarren artean bizitzeko eta disfrutatzeko baitira.
Santa Ageda
Egun berezi hau Europako Herri zaharron egutegian otsaileko ilargi berriaren sasoia dugu,…
Inauteriak
Milaka urtetan Europako Herri zaharrentzat munduaren hasiera irudikatzen duen antzerkia izan da…
Maiatzeko Erregina
Euskal Herrian zehar Maiak, Erregiñetan, “Las Mayas” etabarreko izenarekin ezagutu izan den…
San Juan
Gure arbasoek naturaren zikloen arabera egiten zuten haien jaiak. Urtaro aldaketak eta…