Garai batetan Euskal Herriko hainbat plaza eta erromerietan dantzatzen ziren bi dantza mota hauek denboraren poderioz, beraien agerraldi esparrua murriztuz joan ziren. 60-70. hamarkadetan, hainbat gertakari jasan ondoren, jota eta porrusaldaren “izaera herrikoia” desagertzear zegoela, Andra Mari dantza taldeak Bizkaiko maisu eta dantzariengandik jota eta porruen pausu desberdin asko ikasi eta bildu zituen; forma sinpleak, barianteak, engainuak, etab.; oro har, garai batean egiten ziren erromeri eta jota eta porruei buruzko informazio nahikoa bilduz.
Gaur egun, Galdakaon egiten diren erromeri eta jai gehienetan (Bekeako Asentziotan, Elexaldeko Andra Marietan, Galdakaoko Santa Krutzetan, etab.) bi dantza hauek plazan ikustea gero eta ohikoagoa bihurtzen ari da.
“Ber-plazaratze” lan honetaz gain, taldeak dituen saio ugarietan gure zaharrek dantzatzen zituzten jota eta porru pausu ezberdinak modu laburtu batetan erakusten ditu.