ANDRA MARIREN HISTORIA
60 urte kantuz eta dantzaz
1955. urtean, eliza katolikoaren babesa eta laguntzarekin, Galdakaoko zenbait gaztek Andra Mari Eusko Dantzari Taldea sortu zuten, urte gutxiren barruan, eta lan ikaragarri baten ondoren, Euskal Herriko mundu kulturalean leku bat aurkitu eta sendotu zutelarik.
1965.etik gaur egundaino talde honek Europako zein mundu guztiko beste hainbat aberrietara zabaldu izan du euskaldunon kultura tradizionala parte hartu duen Jaialdi Internazional guztietan.
70. hamarkadan bere lan interesen garapenaren ondorioz, Andra Marik Euskal Herri guztiko errito, musika eta dantza zaharren ikerketa, ikasketa, eta berreskuratze lanei ekin zien. Horretarako, taldeak, dantza doinu eta erritualak jatorrizkoak ziren eta diren herrietara jo zuen, tokian tokiko herritarrengandik -dantza maisuak, dantzariak, "pertsona jakitunak", etab.- zuzenean ikasi ahal izateko. Honekin guztiarekin batera, galduta zeuden edota galtzear dauden dantza edo ospakizun desberdinen, ahalik eta datu gehien biltzen ahalegintzen da euskal kulturaren aniztasunaren iraupena bermatzeko helburuarekin...
handiagotu